Booktuberboom Gure Kasan!

Joan den asteazkenean Booktuberboom egitasmoari buruz aritu ziren Eitb-ko Gure Kasa saioan eta bertan Iban Garciak bere "Booktube" berria aurkeztu zuen! A ze barreak! Ez ahaztu gure blogean zuen adinerako aproposak diren irakurgaien zerrenda aurkitu ahal izango duzuela! Gogoratu: euskaraz irakurri, gidoia prestatu eta booktubea grabatu besterik ez duzue egin behar! Erraza ezta? Bidali zuen... Continue Reading →

Advertisements

Atzo Gaztea Box saioan izan ginen!

Atzo arratsaldean Gaztea Box saioan izan ginen Iban Garciarekin batera Booktuberboom lehiaketaren nondik norakoei buruz hitz egiten. Ondorengo estekan saioa entzun ahal izango duzue, 2017/10/09 01:10:00tik aurrera! Ez galdu! Gaztea Box saioa nahieran Eta gogoratu lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 17a izango dela! Ez utzi azken momenturako!!!!

Eibarko kedadak utzitako irudiak!

Larunbatean Eibarko Juan San Martin liburutegian izan ginen! Bertaratu ziren gazteek, Iban Garcia youtuberraren eskutik Booktubeak nola egiten diren ikasteaz gain, kamera aurrean jartzera ere ausartu ziren. Gidoiak prestatu eta bikoteka jarrita hiru bat Booktube egin zituzten eibartarrek! Ziur gaude herri hontatik hainbat Booktuber aterako direla! Larubat honetako kedada azkena izan dela gogorarazi nahi dizuegu.... Continue Reading →

Lanak aurkezteko epe-muga luzatu dugu!

Datorren asteburuan azken kedada egingo dugu Eibarren eta urriaren 24rako hain denbora gutxi geratzen denez lehiaketara zuen booktubeak aurkezteko tarte gehiago ematea erabaki dugu. Hortaz, epe-muga berria azaroaren 17a izango da, gaueko 00:00ak arte! Gainera egitasmoak erakarrita bidelagun berria dugu, Gaztea Irratia! Hemendik aurrera Gaztea Box eta Dida saioetan gure egitasmoa eta lehiaketaren inguruko informazioa... Continue Reading →

Andoaingo kedadak utzitako irudiak!

Joan den Larunbatean Andoaingo Udal Liburutegian izan ginen! A ze kedada polita! Bertara hurbildu ziren gazteek Booktube bat egiteko eman beharreko pausuak zeintzuk diren ikasteaz gain, Iban Garcia youtuberrak erabiltzen dituen hainbat trikimailu eta bitxikeria ere ezagutu ahal izan zituzten! Gainera, aipatu behar dugu hurbiltzerik izan ez zuten gazteek booktubeak egiten ikasteko beste aukera bat... Continue Reading →

Getxoko kedadako irudiak!

Joan den ostiralean Getxoko GauEgun Gaztelekuan izan ginen! Gerturatu ziren gazteak gogotsu agertu ziren Intza Alkain booktuberraren azalpenak jasotzerakoan eta lehen aldiz kamera aurrean jarri ziren arren talentu handia erakutsi zuten. Ea kedada hontatik ere euskal Booktuber berriak jaiotzen diren! Hona hemen kedadan ateratako irudi sorta! Animatu eta bidaliguzu zure booktubea urriaren 24a baino lehen!... Continue Reading →

Iurretako kedadan hartutako irudiak!

Atzo bildu ziren Iurretako gazteak Iban Garcia youtuberrarekin. Kedada arratsaldeko 15:00etan izan zen arren gazteek gogo handiz entzun zituzten Ibanen gomendioak. Jakin badakigu atzoko kedadaren ondorioz hainbat Booktube jasotzera goazela! Animatu zaitezte lehiaketan parte hartzera, sari mundialak daude jokoan! Hurrengo kedadak: Irailak 22, ostirala: 18:30-20:30. Getxoko GauEgun gaztelekuan. Dinamizatzailea: Intza Alkain. Irailak 30, larunbata: 11:00-13:00.... Continue Reading →

Azken orduko aldaketak!

Azken orduko aldaketatxoak izan ditugu datorren asteetan egingo ditugun kedadetan. Hona hemen informazio berria: Irailak 22, ostirala: 18:30-20:30. Getxoko GauEgun gaztelekuan. Dinamizatzailea: Intza Alkain. Irailak 30, larunbata: 11:00-13:00. Andoaingo Liburutegian. Dinamizatzailea:  Iban Garcia youtuberra. Urriak 7, larunbata: 17:00-19:00. Eibarko Juan San Martín Liburutegian. Dinamizatzailea:  Iban Garcia youtuberra.  

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑