Booktuberrik ezagunenak

Ezagutzen dituzu munduan diren booktuberrik ezagunenak? Jarraitzaile gehien dituztenak? Milaka eta milaka gazterentzat erreferentzia bihurtu dira eta haien gomendioei kasu eginez, euren irakurtzeko ohiturak sendotu dituzte. Irakurketa espazio intimotik publikora pasatu da eta modan dago.

Hego Amerika:

  • Raiza Revelles (981.519 jarraitzaile): Raiza Revelles gaztelaniazko booktube fenomenoaren aintzindarietako bat da eta hasi zenetik gaurdainoko ibilbidean eleberri bat ere argitaratu du.
  • Las Palabras de Fa (323.779 jarraitzaile): Fatima Orozco mexikarra, liburu eta zinemazale amorratua, gaztelaniazko klasikoen booktubeekin ere ausartzen da.

Amerikako Estatu Batuak:

  • Poland Banana (327.860 jarraitzaile): Christine Riccio 2010ean hasi zen irakurtzen zituen liburuei buruzko bideoak grabatzen. Bideo dibertigarriak eta umoretsuak egiteagatik nabarmendu da gehien.
  • A book utopia (318.433 jarraitzaile): Sasha Alsberg ezagun egin da bere iruzkin eta kritiketan erabiltzen dituen xehetasunengatik.

Espainia:

  • El coleccionista de mundos (181.385 jarraitzaile): Espainiako lehen booktuberretako bat da tipologien araberako liburuen booktubeetan espezialdua.
  • Javier Ruescas (153.677 jarraitzaile): idazlea, booktuberra eta bloggerra da. Irakurritako liburuak gomendatzeaz gain, bere jarraitzaileak idazten hastera ere animatzen ditu.

Euskal Herria:

Badira euskaraz ari diren youtuber ezagunak, baina horietako inork ez du bere burua booktubertzat jotzen, ez baitute liburuen gomendioekin osatutako kanalik.

Zeu izan zaitezke lehenengoa!

IRAKURRI, SAKATU REC eta PARTEKATU!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: