Ikastetxeak ere booktube fenomenoa baliatzen hasiak dira

Irakurzaletasuna sustatzeko ekimen eta kanpainetan booktube fenomenoaren abaintailez baliatzen ari garenak geroz eta gehiago gara. Berriki jakin dugu, Madrilgo Lycée Françai ikastetxeak Libres como Libros izeneko booktube kanal bat sortu duela ikastetxeko irakurketa plan berritzailea indartzeko helburuarekin.

Sebas G. Mouret (El coleccionista de libros) booktuberraren bisita izan zuten iaz ikastetxean, eta, besteak beste, teknologien inguruan jardun zuen. Hainbat proposamen eztabaidatu ondoren, haietako bat martxan jartzea erabaki dute eta horrela sortu dute ikastetxeko booktube kanala.

Oraingoz, sei bideo zintzilikatu dituzte, horietako batean Mouret berak egitasmoaren inguruko azalpenak ematen ditu. Baina hemendik aurrera, kanala bideoz betetzen joango den itxaropena dute. Horretan buru-belarri jarri dira Gaztelaniako irakaslea eta bertako eskola-liburutegiko dokumentalista.

Euskal Herrian zer?

Euskal Herrian ere hasiak gara booktube fenomenoa ikastetxeetara zabaltzen. Hain zuzen, Galtzagorri Elkarteak eta Galdakaoko Udalak elkarlanean sortu dute Galdakaoko Booktube Lehiaketa, 2016an 2. edizioa izan duena. Herriko ikastetxeetako DBHko ikasleak dira bertan parte hartzen dutenak eta oso harrera ona izan du irakurketa programetan.

Bestetik, Galtzagorri Elkarteak eta EAEko Liburutegi Zerbitzuak sortu duten Booktuberboom plataforma eta lehiaketa ditugu orain abian. EAE mailan 14-18 urte bitarteko gazteen artean irakurketa sustatzeko helburuarekin sortu den egitasmoa. Euskarazko booktuber komunitatearen hazia landatzen hasiak gara hortaz.

Laster izango ditugu gure artean ere booktuber euskaldunak, euskal literaturaz jardungo duten gazte irakurzaleen komunitatea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s