BOOKTUBERBOOM – lehen kedadak

Euskal Herriko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, eta mundu mailan sekulako arrakasta izan duen booktube fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dugu Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak.

Egitasmoaren helburua EAEko booktuber plataforma sortzea da, hau da, euskal booktuber komunitatearen lehen hazia landatzea. Eta horretarako, zure laguntza behar dugu. EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako BOOKTUBERBOOM Lehiaketan -EAEko I. booktuber lehiaketan- parte hartzera animatzen zaitugu. Eta baita, lehiaketa sustatzeko antolatu ditugun booktuber kedadetan parte hartzera ere.  

Lehenengo kedadak honako leku eta egunetan egingo dira:

Maiatzak 5, ostirala, 18:30-20:30, Arrasateko Udal Liburutegia.

Maiatzak 12, ostirala, 19:00-21:00, Tolosako Udal Liburutegia.

Maiatzak 26, ostirala, 18:30-20:30, Deustuko Udal Liburutegia.

Eta adi, irailean topaketa gehiago antolatuko ditugu eta…

Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da booktube-a. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Baina ba al dakizu booktube bat egiten? Ba al dakizu horretarako zer pauso jarraitu behar diren? Euskal booktuber komunitatearen parte izan nahi baduzu, eta nondik hasi ez badakizu, hementxe duzu ideia batzuk hartzeko aukera. Maiatzeko lehen topaketa edo kedada hauetan, lagunarte giroan bilduko gara, eta Mattin Zeberio tolosar youtuber gaztearen gomendioak jasoko ditugu. Booktuber fenomenoa zer den ezagutuko dugu, booktube bat zer den eta nola egiten den ikasiko dugu, eta ikasitakoak praktikan jartzeko aukera ere izango dugu. Animatu, elkarrekin primeran pasako dugu eta!

BOOKTUBERBOOM Lehiaketan parte hartzeko epea 2017ko urriaren 24an amaituko da. Parte hartzeko oinarriak blog honetan edo zure herriko Udal Liburutegian izango dituzu eskuragarri.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s