Arrasateko kedadan hartutako irudiak

Joan den ostiralean (maiatzaren 5ean) egin genuen Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak antolatutako BOOKTUBERBOOM Lehiaketa sustatzeko lehen booktuber kedada. 15 bat gazte inguratu ziren Arrasateko Udal Liburutegira, eta adi-adi jarraitu zituzten Mattin Zeberio youtuber gazteak emandako gomendioak: booktube-a nola grabatu, nola editatu, nola igo YouTubera, sare sozialei buruzko argibide batzuk… Helburu hori dute, hain zuzen ere, kedada hauek: booktube bat egiteko jarraitu beharreko urratsak zein diren ikusi ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ematen zaie 14-18 urte bitarteko gazteei.

Adibide ezberdinak ikusi genituen, eta booktube fenomenoari buruz ere aritu ginen solasean. Izan ere, gure artean nahiko “berria” den arren, mundu mailan orain dela 10 bat urte sortu zen booktube fenomenoa. Arrakasta itzela izan du, bereziki, Hego Amerikako hainbat herrialdetan, Estatu Batuetan eta Britainia Handian. Eta hori guztia azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da. Booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin partekatu nahi dituzten neska-mutilak dira, eta literatura-kritikari berrien sareak eta plataformak ari dira sortzen. Eragin handia dute gazte hauek; literaturaren influencer-ak dira, nolabait, eta gero eta gehiago, argitaletxeen deiak jasotzen dituzte, liburu azoketara gonbidatzen dituzte, etab. Ezagunenek, 340.000 follower inguru dituzte, hortik atera kontuak… Booktuberren iritziak aintzat hartzen dira eta asko balio dute, hortaz.

Baina ezagutzen al duzue booktuber euskaldunik? Guk ez, eta horregatik, euskal booktuber komunitatea osatu nahi dugulako, Arrasatekoa bezalako kedada gehiago antolatu ditugu. Hurrengoa, ostiral honetan bertan izango da, maiatzaren 12an, Tolosako Udal Liburutegian (19:00-21:00). Maiatzaren 26an, berriz, Deustuko Udal Liburutegian (18:30-20:30) izango gara. Eta adi, irailetik aurrera hitzordu gehiago izango dira eta!

Ikusiko duzuenez, booktube bat egiteko, ez dago profesionala izan beharrik:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s