Irailean eta urrian, kedada gehiago

Joan den ostiralean, maiatzaren 26an, Bilbon izan ginen. Deustuko Udal Liburutegian egin genuen uda aurretik antolatutako azken kedada ofiziala. Bilbotarrek ‘handi’ fama dute, baina, aizue, juntaizora gerturatutako gazteak ez ziren kameraren aurrean jartzera ausartu! 😛 Nolanahi ere, Booktuberboom Lehiaketarekiko interesa erakutsi zuten, eta adi-adi jarraitu zituzten Mattin Zeberio youtuber gazteak emandako azalpenak. Gero eta gehiago dira, hortaz, booktube txukun bat egiten ikasi duten euskal gazteak. Eta adi, udako oporraldiaren ostean, indarberrituta itzuliko gara-eta! Iban Garcia youtuber azkoitiarrak (DespertaVlogs kanalaren sortzaileak) gidatuko ditu iraileko eta urriko saioak, eta, beharbada, zure bizilekutik uste duzuna baino gertuago izango gaituzu. Hartu agenda, mugikorra… nahi duzuna, eta apuntatu data hauek:

  • Irailak 22: Getxo
  • Irailak 29: Andoain
  • Urriak 6: Eibar

Topaketa horiek Udal Liburutegietan egingo ditugu, eta blog honetan bertan zehaztuko dugu, aurrerago, zein ordutan izango diren. Booktuberboom olatuaren zipriztinak EAEko beste herri batzuetara ere iritsiko dira, gainera. Usurbilen, esaterako, ekainaren 15ean antolatuko dute booktuber kedada bat. Arduradunek adierazi digutenez, Usurbilgo Gaztelekuan egin dute hitzordua (18:00-19:30), eta dagoeneko badira ekintza honetan parte hartzeko interesa agertu duten gazteak.

Hona hemen Bilbon ateratako argazki batzuk:

Eta baita iraileko eta urriko kedadak iragartzeko Iban Garciak prestatutako bideotxo bat ere. Bati baino gehiagori, ezaguna egingo zaio aurpegi hau, ezta?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s