Booktube kedada jendetsua Usurbilen

Joan den ostegunean (ekainaren 15ean) egin zen Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak antolatutako BOOKTUBERBOOM Lehiaketa sustatzeko booktuber kedada Usurbilen, Udal Liburutegiak antolatuta. 30 bat gazte inguratu ziren Usurbilgo Gaztelekura, Mattin Zeberio youtuber gazteak gidatutako saiora. Booktube bat sortzeko zenbait gako eman zituen, eta gazteek adi jarraitu zituzten emandako azalpenak: booktube-a nola grabatu, nola editatu, nola igo YouTubera, sare sozialei buruzko argibide batzuk… Helburu hori dute, hain zuzen ere, kedada hauek: booktube bat egiteko jarraitu beharreko urratsak zein diren ikusi ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ematen zaie 14-18 urte bitarteko gazteei.

Adibide ezberdinak ikusi ondoren, booktube fenomenoari buruz ere aritu ziren solasean, giro bikaina sortuz.

Hemen dituzue kedadan hartutako argazkiak. Eta adi, irailetik aurrera hitzordu gehiago izango dira eta! 

. Irailak 22: Getxo

. Irailak 29: Andoain

. Urriak 6: Eibar

Gertuen duzun liburutegia hautatu eta zatoz kedadara!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s