Marta Botet, Kataluniako lehenengo Booktuberra.

Marta Botet 17 urteko kataluniarra da. Gaztea izan arren irakurle amorratua da eta urteak daramatza liburuak gomendatzen.

Marta Kataluinako lehen booktuberra da baina bere lanari esker ez da bakarra izango. Botet oso gaztea zela hasi zen irakurtzen. Garai hartan ezin zuen lagunekin liburuei  buruz hitz egin ez baitziren irakurzale, baina hauen inguruan hitz egiteko beharra sentitzen zuen. Ondorioz, 11 urte zituela blog bat irekitzea erabaki zuen, 4 urte beranduago liburuei eskainitako kanala ireki zuen Youtuben. Denborarekin, inguruko lagunak irakurketara hurbiltzea lortu du eta orain, hauek ere, haien gomendioak argitaratzera animatu dira. Frogatua dago beraz, nahita edo nahi gabe bada ere, booktuberrek sekulako lana egiten dutela irakurzaletasuna sustatzeko.

Eta ez hori bakarrik, Martak argi dauka: “Nik ere nire heziketan parte hartzen dut. Bideo bat egin behar dudanean informazioa bilatu, barneratu eta gidoi bat prestatu behar dut aurretik”.  “Literatura eta hezkuntza interesgarri bihurtu behar ditugu eta horretarako formula berriak aurkitzea ezinbestekoa da. Pasioa sentitu behar dugu, pasioz irakatsi, pasioz lan egin, hala egiten badugu helburuak lortzea errazagoa izango da.”

17 urte besterik ez dituen arren neska honek, irakurketa eta booktubeei esker, ikaragarrizko komunikatzeko ahalmena lortu du eta asko dauka esateko.

Ondorengo loturetan Marta Botet-ek Bartzelonan eta New York-en (bai, ondo irakurri duzue) emandako hitzaldiak aurkituko dituzue:

Marta Botet “Yo también participo de mi educación” (Katalanez).

Marta Botet New York-eko TED Youth-en (Ingelesez).

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s