9 egun besterik ez dira geratzen!

Ez zaitezte lokartu, azaroaren 17a gainean daukagu! Oraindik grabatzen hasi ez bazarete, hona hemen gomendio batzuk:

1.- Aukeratu grabazioa egiteko leku egokia: zure gelako txoko polit bat, etxeko liburutegia, zure herriko liburutegiko apalategia, parkeko txoko polit bat…

2.- Zeure burua aurkeztu eta ikuslea agurtu.

3.- Liburuaren titulua, egileak (idazlea/itzultzailea/ilustratzailea/argitaletxea), eta beste zenbait ezaugarri aipatu.

4.- Ondoren liburua bere testuinguruan kokatu (lekua, garaia pertsonaia nagusiak…). Laburpentxo bat egin, baina ez kontatu dena, hurrengo irakurleak bere kabuz deskubritu nahiko ditu eta.

5.- Liburuari buruzko iritzia eman eta zergatik gustatu zaizun adierazi.

6.- Edizioan trebea bazara, kendu isiluneak eta apaindu bideoa musikaz eta bururatzen zaizkizun efektu eta datuekin.

Booktube > Nola egin atalean aurkituko dituzu gomendio gehiego.

Facebook: Booktuberboom

Instagram: Booktuberboom

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s