Ezin dugu gehiago itxaron! Hona hemen irabazlearen izena!!

Dagoeneko badakizue nork irabazi duen publikoaren saria, baina epaimahaiaren saria nork irabazi duen ez, ezta? Ba tira, irabazlearen izena jakinaraztea erabaki dugu. Aurrez esan bezala, sari banaketa ETB1eko Gure kasa saioan ospatu dugu baina ezin dugu gehiago itxaron eta den dena kontatu nahi dizuegu!!!!

Epaimahaiaren saria Jon Martinezek eskuratu du! Epaimahaiaren ustez, eibartarrak naturaltasun handiz ematen ditu azalpenak eta booktube baten helburua lortzen du, liburua irakurtzeko gogoa piztea, alegia. Oso lan txukuna egin duzu Jon! Zorionak eta jarraitu horrela.

Xabier Foruria eta Eukene Azpitarte finalistak ere zoriondu nahi ditugu, haien lanari esker erabaki bat hartzea oso zaila izan baita epaimahaiarentzat.

Erkuden Kamiruaga, zorionak zuri ere! Dakizuen bezala, Publikoaren saria eskuratu du laukiztar gazte honek! Jarraitu horrela!!

Bukatu da Booktuberboom lehiaketaren lehen edizioa baina ez lokartu, laster bigarrenarekin itzuliko gara eta!!

Mila esker guztioi!! Laster emango dizuegu saioaren emisioaren berri !! Bitartean hona hemen ETBko platoetan ateratako irudi sorta!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s