EAEko II. booktuber lehiaketa. Lehen kedada Hernaniko Gaztelekuan!

Euskal Herriko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, eta mundu mailan sekulako arrakasta izan duen booktube fenomenoa baliatuz, abian da dagoeneko BOOKTUBERBOOM egitasmoaren  bigarren edizioa.

Egitasmoaren helburua EAEko booktuber plataforma sortzea da, hau da, euskal booktuber komunitatearen lehen hazia landatzea. Eta horretarako, zure laguntza behar dugu. EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako BOOKTUBERBOOM Lehiaketan -EAEko II. booktuber lehiaketan- parte hartzera animatzen zaitugu. Eta baita, lehiaketa sustatzeko antolatu ditugun booktuber kedadetan parte hartzera ere.

Hemen duzue uda aurretik antolatu dugun kedadaren informazioa:

Ekainak 15, ostirala, 17:00-19:00, Hernaniko Gaztelekua.

Izen-ematea: booktube@galtzagorri.eus

KedadaHERNANIdigitala

Eta adi, irailean topaketa gehiago antolatuko ditugu eta! Bitartean hemen udan zehar irakurtzeko liburu eta komiki zerrenda eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak!

Irakurri, sakatu REC eta partekatu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s