Gernikako kedadak utzitako irudiak!

Ostiralean Gernikako Elai Alai aretoan izan ginen! Bertaratu ziren gazteek, Ainhoa Etxebarria aktore eta esatariaren eskutik Booktubeak nola egiten diren ikasi zuten. 50 gazte inguru gerturatu ziren booktuber kedada honetara, ziur gaude herri hontatik hainbat Booktuber aterako direla!

Oizmendi Telebistako lagunak ere han izan ziren eta kedadan hartutako irudiekin erreportai hau prestatu zuten.

Ez ahaztu aste honetan Oñati eta Agurainen izango garela:

  • Irailak 26, asteazkena, 11:30etan Oñatiko liburutegian.
  • Irailak 27, osteguna, 11:30etan Aguraingo liburutegian.

IMG_20180924_095456_548

Utzi iruzkina