Abusuko kedadak utzitako irudiak!

Asteazkenean Abusuko liburutegian izan ginen! Bertaratu ziren gazteen artean irakurle asko topatu genituen eta adi-adi egon ziren Intza Alkainek emandako azalpenei. Kedada zoragarria izan zen, parte-hartze handia eta euskarazko liburu eta komiki berriak ezagutzeko gogoa azaldu zuten. Horregatik, kedada amaitu ostean liburu eta komiki artean ibili ginen eta gazte batzuk liburuak mailegatu eta etxera eraman zituzten!

Youtuberen erabiltzaile lehialak direla aitortu ziguten denek eta horietako batzuk Javier Ruescas edo Fa Orozco bezelako booktuber ospetsuak ere jarraitzen dituztela. Egitasmoaren inguruan interesa erakutsi zuten beraz, ziur gaude Abusutik hainbat Booktube iritsiko zaizkigula!

Gogoratu parte hartzeko bi era dituzuela, pribatua eta publikoa. Bideoa pribatua izatea erabakitzen baduzue inork ez du zuen booktubea ikusiko, epaimahaikideek soilik, baina ezingo duzue Publikoaren saria eskuratu. Aldiz, publiko eginez gero gure Youtubeko kanalera igoko dugu eta bi sariak eskuratzeko aukera izango duzue. Booktuberboom lehiaketako lehen edizioan Erkuden Kamiruaga izan zen Publikoaren saria eskuratu zuen booktuberra eta bideo polita hau bidali zigun Zetazeoak ikustera joan zenean:

Hemen duzue Abusuko kedadak utzitako irudi sorta!

Irakurri, sakatu REC eta partekatu!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s