Bukatu da Publikoaren saria bozkatzeko epea!

Eguerdiko 12:00ak iritsi dira eta amaitu da jada Publikoaren saria bozkatzeko aukera. Lehia bizia izan da azken aste hauetan. Bi parte hartzaile nagusitu dira gehien bat eta azken unera arte ezin jakin nork irabazi behar zuen. Azkenean Jon Martinez (JonMar) eibartarra izan da garaile 181 bozka jaso ondoren, bigarren postuan Ainara Manterola gelditu da 176 bozkarekin. Esan bezala lehia bizia izan da, izan ere, bi aste hauetan Ainara behin baino gehiagotan izan baitugu lehen postuan! Zorionak bi booktuber hauei izan duten arrakastagatik!

Gogoratuko duzuen bezala JonMar bera izan zen iaz Epaimahaiaren Saria jaso zuena! Bi edizioetan saria eskuratu du eibartarrak! Segi horrela Jon!

Epaimahaiak gaur hartuko du erabakia eta datozen egunetan sari banaketaren inguruko informazio guztia jakinaraziko dizuegu! Mila esker zuen bozka eman duzuen guztiei eta baita zuen booktubeak publiko egitea erabaki duzuenoi ere!

Epaimahaiaren saria eskuratzeko zorterik onena opa dizuegu guztiei!

Lan ikaragarria egin duzue!!!!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s