Badugu irabazlearen izena!!!

Dagoeneko badakizue nork irabazi duen publikoaren saria, baina epaimahaiaren saria nork irabazi duen ez, ezta? Ba tira, irabazlearen izena jakinaraztea erabaki dugu. Datorren astean Gaztea irratian izango gara irabazlearekin hitz egiten, ez galdu!

Epaimahaiaren saria Jone Oiartzun andoaindarrak eskuratu du! Bideoa bere lagunekin batera egin du baina bera ausartu da kamera aurrean Bernardo Atxagaren Sara izeneko gizona liburuaren inguruan hitz egitera.  Epaimahaiaren ustez, “oso booktubianoa da, booktube klasikoa. Euskara oso zuzena darabil. Liburuaz azalpen egokiak ematen ditu eta egileaz pare bat zertzelada. Oso txukuna da, bere horretan.” Oso lan txukuna egin duzu Jone, harro egoteko modukoa! Zorionak eta jarraitu horrela.

Jonerekin batera Jon Martinez eta Ariane, Nahia eta Malenek osatutako hirukotea izan dira sailkatuen artean. Epaimahaiak naturaltasuna, azalpenen argitasuna eta originaltasuna azpimarratu ditu besteak beste. Epaimahaikideek ez dute batere lan erraza izan aurtengo maila oso altua izan baita! Zorionak parte hartzaileei.

Eta dagoeneko badakizuen bezala Jon Martinezek irabazi du Publikoaren saria Cornelia Funkeren Tinta bihotz liburuaren booktubeari esker, bi ediziotan eskuratu du eibartarrak sariren bat eta gainera aurten ere epaimahaiaren sarirako sailkatuen artean egon da! Hau da hau marka!

Hemen dituzue irabazleen booktubeak! Mila esker egitasmoan parte hartu eta era batera edo bestera babestu eta jarraitu gaituzuenoi! Datorren edizioan ikusiko dugu elkar!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: