Azken txanpa! Bihar Markina-Xemeinen izango gara!

Azken txanpan sartzera goaz lagunak! Atzo Salburuako gazteekin izan ginen liburutegian giro ederrean booktubeak zer diren eta nola egiten diren azaltzen. Irakurzale ugari topatu genituen han, ea orain kamera aurrean jarri eta haien liburu gustukoenak gomendatzera animatzen zaizkigun.

Bihar berriz Markina-Xemeingo gazteak bisitatzera goaz eta ordubete inguru iraungo duen saioan zehar adibideak erakutsi, booktubeak egiteko azalpen eta gomendioak eman eta irakurgaiak proposatuko dizkiegu.

Aurtengo ikasturtean 12 kedada antolatu ditugu EAEko liburutegi ezberdinetan. Azaroaren 26an Pasai San Juango gazteen txanda izango da eta honekin amaitutzat emango ditugu aurtengo edizioko kedadak. Guztira 30 gazte inguruko 12 saio izango dira guztira EAEko liburutegietan.

Azaroaren 29an amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea beraz, ez utzi azken momenturako! Jakingo duzuen bezala, hasi gara booktubeak jasotzen, batzuk modu pribatuan eta besteak publikoan. Azken hauek gure Youtubeko kanalean dituzue ikusgai. Parte hartze epea amaitzen denean publiko zabalaren txanda izango da. Blog honen bidez zabalduko dugun esteka bat jarraituz publiko zabalak bere booktube gustukoena bozkatu ahal izango du, hala, bozka gehien dituen booktuberrak publikoaren saria irabaziko du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s