Zabaldu dugu Publikoaren bozka emateko epea! Lotunea hemen.

Zabaldu dugu publikoaren bozka emateko epea. Abenduaren 3tik 13ra (eguerdiko 12:00ak arte) bitartean publiko zabalak gustokoen duen booktubea bozkatu ahal izango du. Bozka gehien jasotzen dituen booktuberrak publikoaren saria jasoko du: bi lagunentzako abentura txangoa (parapentean hegaldia, urpekaritza, baleen ikuskatzea belaontzian…).

BOZKATU HEMEN

BOOKTUBE PUBLIKOAK BOOKTUBERBOOM KANALEAN

Publiko zabalak bere lana egiten duen bitartean gure epaimahaikedeek, Lore Agirrezabal (liburuzaina, kazetaria eta egitasmoaren sortzailea) eta Aiora Mujikak (kazetaria eta youtuberra) ez dute lan erraza izango. Izan ere, 82 booktuberen artean onenak aukeratu behar dituzte. Epaimahaiaren esku geratuko dira ondorengo sariak:

  • Epaimahaiaren sari nagusia: Booktuber lanetan jarraitu ahal izateko materiala (Kamera eta tripodea) eta liburu eta disketan gastatzeko 200€ko bonoa.
  • Epaimahaiaren bigarren saria: GoPro kamera eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa.
  • Gipuzkoa Saria: GoPro kamera eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa.

Erabakia abenduaren 13an hartuko da eta ondorengo egunetan emango ditugu aditzera irabazleen izenak. Agian sorpresatxoren bat ere izango da, nork daki?

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s