Libe Fundazuri, Beñat Chaves, Oier Gastesi eta Ane Martín gailendu dira Booktuberboom lehiaketaren III. edizioan

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da BOOKTUBERBOOM. EAEko 14-18 urte bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuz jaio zen 2017an, eta 2018ko ekainetik abendura gauzatu da honen III. edizioa. Egitasmo honen baitan antolatzen den Booktuber Lehiaketaren irabazlea zein den erabaki du dagoeneko epaimahaiak:

Orotara 82 booktube jaso ditugu eta horietatik 22 parte-hartzailek publiko egin dute haien lana. Publikoaren saria irabazteko lehian 22 parte hartzaile izan ditugu, beraz. Publiko zabalak booktube gustukoena bozkatzeko 2 asteko epea izan du eta guztira 1091 bozka eman dira. AneMartin_publikoarenSariaWebAne Martín tolosarra izan da irabazlea 361 bozkari (%33,1) esker. Annika Thor-en “Egiaren jokoa” liburuari buruzko booktubearekin irabazi du Anek. Booktubea ikusgai duzue Booktuberboom booktube kanalean.

 

LibeFundazuri_EpaimahaiarenSariNagusiaWEBEpaimahaiaren sari nagusiari dagokionez, sariduna Libe Fundazuri iurretarra izan da. Iban Zalduak idatzi eta Julen Ribasek ilustratutako “Azken garaipena” komikiaren booktubea aurkeztu du Libek eta epaimahaiaren ustez “liburuarekin gozatu egin duela adierazteaz gain, ondo azaltzen ditu ezaugarri nagusiak “spoiler” izan gabe Edizioa oso ona da, audio eta irudi aldetik, baita grabaziorako hautatuko lekua ere. Horrez gain, oso tonu alai, natural eta freskoan hitz egiten dio kamerari eta adi mantentzen du entzulea. Lan bikaina egin du! ”.

BeñatChaves_GipuzkoaSariaWebEpaimahaiaren bigarren saria Beñat Chaves irundarrari egokitu zaio. Chavesek J.K. Rowling-en “Harry Potter eta sorgin-harria” liburua gomendatu digu booktube formatuan eta epaiamahaiaren ustez liburua eta bilduma osoa izugarri gustatzen zaizkiola nabari da, hori transmititzen du berak hitz egitean jartzen duen indarrarekin, sortu dituen efektuekin eta esku artean darabiltzan elementuekin. Ondo erabiliak denak ere. Interesgarria da liburua nola baloratu duen ere, alor bakoitza puntuatuz. Grabaziorako lekua ere ondo hautatu eta prestatu du bideorako eta hondoko musikak erritmoa ematen dio booktubeari, bere berriketa batere zikindu gabe.” Beñat Chaves-en booktubea Booktuberboom booktube kanalean duzue ikusgai .

OierGastesi_GipuzkoaSariaWebGipuzkoa saria berriz Oier Gastesi tolosarrak eskuratu du. Tolosarrak Anna Gavaldak idatzitako “35 kilo esperantza” liburuaren inguruko booktubea aurkeztu zuen lehiaketara. Epaimahaiaren ustez “oso modu lasai eta naturalean, eta liburuari buruzko xehetasun asko emanez osatu du booktubea. Euskarazko itzulpenaz gain, beste zenbai hizkuntzatan egindako argitalpenak ere erakusten ditu bideoan. Egoki eta euskara oso zuzen erabiliz kontatzen du liburuaren muina. Ederki osatu lana.” Tolosarraren booktubea Booktuberboom booktube kanalean duzue ikusgai .

Aurtengo edizioan Lore Agirrezabal, Tolosako Haur Liburutegiko liburuzaina eta Booktuberboom proiektuaren koordinatzaile ohiak eta Aiora Mujika (Probatxoa), euskal youtuber eta kazetariak osatu dute epaimahaia.

12 booktuber kedada eta 400 gazte

Aurtengo edizioan EAEko herri ezberdinetan antolatu ditugun 12 kedadei esker Booktube fenomenoa geroz eta ezagunagoa da euskal gazteen artean eta emaitzetan nabaritu da. Ekainetik hona 400 gazte inguru gerturatu dira Iurreta, Hondarribia, Lakua, Zalla, Elorrio, Salburura (Gasteiz), Markina-Xemein eta Pasai Donibaneko liburutegietan Galtzagorri elkarteak antolatu dituen booktuber kedadetara. Horietako batzuetan saio bat baino gehiago antolatu dira parte-hartzaile  kopuru handia zela eta.

Sari banaketa berezia

Hirugarren edizio honetan sari banaketa berezia antolatu dugu, izan ere, Zuriñe Hidalgo abeslari eta aurkezleak eta Egoitz Txurruka Gaztea irratiko esatariak lagunduta, irabazleen ikastetxeetan sartu gara irabazleei zuzen-zuzenean albistea eman eta sariak eskura emateko. Une horiek guztiak bideo batean laburbildu ditugu eta gure kanalean duzue ikusgai!

Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiegu III. edizio honetan, era batera edo bestera, egitasmoa babestu edo eta parte hartu dutenei: Artefaktua, Zuhaitz Gurrutxaga, Olatz Salvador, Zuriñe Hidalgo, Mikel Pagadi, Iban Garcia, Egoitz Txurruka, irakasle eta liburuzainei. Eta noski, parte hartu duzuen gazte guztiei ere! Mundialak zarete!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s