Gipuzkoarrei zuzendutako Booktuber lehiaketa berezia martxan da!

EAE mailan, Booktuberboom lehiaketak, 3 edizio burutu ditu iada eta fenomenoa geroz eta handiagoa dela esan dezakegu. Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiari esker eta laugarren edizioa prestatzen dugun bitartean, gipuzkoarrei zuzendutako edizio berezi bat jarri dugu martxan. Funtsean, gipuzkoarrei zuzenduta egon arren, lehiaketaren oinarriak ez dira aldatuko.

14-18 urte bitarteko gazte gipuzkoarrei zuzendutako lehiaketa da hau. Parte hartzaileek gazte naiz helduentzako euskaraz argitaratutako liburu bat irakurri eta honen gomendioa/booktubea bidali beharko dute maiatzaren 8a baino lehen. Gehienez ere 3 minutuko iraupena izan behar du eta gutxienez minutu batekoa.  Lehiaketan parte hartzeko oinarriak gure blogean dituzue ikusgai dagoeneko.

Lehiaketan bi eratara parte hartzeko aukera izango dute: PUBLIKOAN edo PRIBATUAN. Azken hau aukeratuz gero epaimahaiak soilik ikusi ahal izango du booktubea, eta beraz,  ezingo dute publikoaren saria eskuratu.

Lehiaketak otsailetik maiatzera bitarteko iraupena izango du. Egitasmo berezi honetan 6 kedada antolatuko ditugu Gipuzkoako liburutegi ezberdinetan inguruko ikastetxeekn lankidetzan.

Edizio berezi honetan 2 motatako sariak banatuko dira (ikusi Sariak atala):

  • Gipuzkoa saria (Booktuber gipuzkoarrentzat soilik): GoPro kamera eta liburu eta diskotan gastatzeko 100€ko bonoa. Aurkezten diren booktuber gipuzkoarren guztien artean onena hautatuko du bi adituk osatutako epaimahaiak.

Diskurtso narratiboa (%30), kalitate teknikoa (%25), originaltasuna (%35) eta ikuslea erakartzeko gaitasuna (%10) hartuko dira kontuan.

  • Publikoaren saria: bi lagunentzako abentura txangoa. Lehiaketara aurkeztutako bideoen artean, maiatzaren 8tik maiatzaren 12ko 12:00ak arte Booktuberboom booktube kanalean “gustatzen zait” gehien jasotzen dituen booktubearentzat.

Parte-hartze formularioa

Gurasoen baimena

Adibideak

Animatu eta parte hartu!

KARTELA_ARGAZKIAK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: