Gazte eta gipuzkoar? Egin zure booktubea eta bidali gure lehiaketara!

Gipuzkoarra zara eta 14tik 18ra urte bitarteko adina duzu? Goizean eskolak sarearen bidez eta arratsaldean irakurtzeko tarteren bat hartuko duzu? Batek baino gehiagok hartuko du, Galtzagorri Elkartetik liburua esku artean hartzen duzuenak asko izatea nahiko genuke. Horien artean bazaude, akordatu Gipuzkoa mailako Booktuberboom lehiaketa martxan dugula.

Liburu bat izugarri gustatu bazaizu, eta besteokin partekatu nahi baduzu, martxan jarri kamera, egin iruzkina eta bidali lehiaketara. Publikoan edo pribatuan parte har dezakezue lehiaketan; pribatuan izanez gero epaimahaikideek baino ez dituzte ikusiko zuen booktubeak. Epea maiatzaren 8an itxiko dugu eta irakurritako liburuen iruzkin asko nahi ditugu! (Koronabirusak eragindako egoerak behartuta aurreikusitako kedadak ezingo ditugu egin).

 

Animatu eta parte hartu! Sari mundialak daude jokoan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s