Martxan da Gipuzkoako Booktube lehiaketa!!

Gipuzkoako gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, eta mundu mailan sekulako arrakasta izan duen booktube fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa martxan jarri dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorri Elkarteak.

Egitasmoaren helburua EAEko booktuber plataforma sortzea da, hau da, euskal booktuber komunitatearen lehen hazia landatzea. Eta horretarako, zure laguntza behar dugu. Gipuzkoako 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako  BOOKTUBERBOOM Lehiaketan  parte hartzera animatzen zaitugu.

Berrogeialdi honetan hainbat liburu irakurriko zenituelakoan gaude. Beraz, zergatik ez  duzu irakurritakoa booktube formatuan gomendatu eta bide batez lehiaketan parte hartzen? Sari mundialak daude jokoan!

Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da booktube-a. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Baina ba al dakizu booktube bat egiten? Ba al dakizu horretarako zer pauso jarraitu behar diren? Gure Instagram eta Youtube kontuetan adibideak, pertsonaia ezagunen azalpen edo booktubeak, iragan edizioetako parte hartzaileak eta abar topatuko dituzu! Jarrai gaitzazu!

BOOKTUBERBOOM Lehiaketan parte hartzeko epea 2020ko maiatzaren 8ko eguerdiko 12:00tan amaituko da.

Parte hartzeko oinarriak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s