Zer irakurri ez dakizula?

16 eguneko tartea duzu. Zertarako? Ba, gustoko duzun liburu baten gomendioa grabatu eta gipuzkoako Booktuber lehiaketan parte hartzeko. 14-16 urte bitarteko gazte gipuzkorrei zuzendutako lehiaketa da Booktuberboom. Berrogeialdian zehar irakurritako liburua, eskolan proposatutako liburua, aspaldi irakurritako komikia, lagun batek gomendatutakoa edo iaz irakurritakoa izan daiteke gustoko liburua den bitartean. Helburua gainontzekoak liburu hori irakurtzera animatzea da, liburua gomendatzea.

Liburua aukeratu ondoren kamera aurrean esango duzuna prestatzea gomendatzen dizugu. Ondorengo informazioa ematea gomendatzen dizugu:

  • Aurkeztu zure burua.
  • Liburuaren informazioa: Izenburua, egileak eta argitaletxea. Orrialde kopurua eta salneurria aipatu ditzakezu, baina ez da guztiz beharrezkoa. Liburuaren azala erakusteak jantzi egingo du bideoa.
  • Liburuaren laburpentxo bat egin ezazu. Pertsonaiak eta gertaera nagusiak zeintzuk diren azaldu baina ez egin spoilerrik.
  • Liburua gustoko izatearen arrazoiak azaldu, eman zure iritzia!
  • Azkenik, liburua irakurtzera animatu eta agurtu ikuslea.

Erraza ezta? Ekainaren 12a arte nahi beste booktube bidali ditzakezu!

Parte hartzeko bi modu daude: Pribatua eta publikoa. Lehena aukeratuz gero epaimahaiaren saria eskuratzeko aukera izango duzu baina ez ordea publikoarena. Izan ere, modu pribatuan parte hartzen dutenen bideoak epaimahaiak soilik ikusi ahal izango ditu. Publikoki parte hartzen dutenen booktubeak ordea publikoaren bozka bidez saria jasotzeko aukera izango dut.

Hona hemen zuen booktubea egiteko adibide batzuk:

Ainhoa Etxebarria irrati esatari eta aktoresaren gomendioa: GOSE JOKOAK

Lehiaketaren SPOTA:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s