Ostiralean amaituko da booktubeak bidaltzeko epea

Azkenean sartu gara lehiaketaren azken astean! Ekainaren 12an, eguerdiko 12:00tan amaituko da booktubeak bidaltzeko epea.

Ondoren publiko egin diren lanak bozkatzeko aukera izango da aste betez, ekainaren 12tik 19ra bitartean. Publiko egin diren booktubeak Booktuberboom booktube kanalean egongo dira ikusgai eta “atsegin dut” gehien jasotzen dituen booktubea izango da Publikoaren sariaren irabazlea.

Parte hartzea oso erraza da. 14 eta 18 urte bitarteko gazte gipuzkoarra bazara:

Euskaraz argitaratutako liburua aukeratu ondoren kamera aurrean esango duzuna prestatzea gomendatzen dizugu.

Ondorengo informazioa ematea gomendatzen dizugu:

  • Aurkeztu zure burua.
  • Liburuaren informazioa: Izenburua, egileak eta argitaletxea. Orrialde kopurua eta salneurria aipatu ditzakezu, baina ez da guztiz beharrezkoa. Liburuaren azala erakusteak jantzi egingo du bideoa.
  • Liburuaren laburpentxo bat egin ezazu. Pertsonaiak eta gertaera nagusiak zeintzuk diren azaldu baina ez egin spoilerrik.
  • Liburua gustoko izatearen arrazoiak azaldu, eman zure iritzia!
  • Azkenik, liburua irakurtzera animatu eta agurtu ikuslea.

Bideoa amaitzerakoan igo Youtubera (inork ikustea nahi ez baduzu jarri bideoa “Ikusgaitz”, bestela “Publiko” egin denok ikusi ahal izateko) eta bete gure blogeko parte-hartze formularioan. Bertan txertatu beharko duzu zure bideoaren URL-a.

Jasotako bideo “Publiko” guztiak gure kanalean izango dira ikusgai ekainaren 12tik aurrera. Publiko zabalak ekainaren 12tik 19ra bitartean gustuko bideoari “atsegin dut” sakatuz erabakiko du zein den Publikoaren sariaren irabazlea.

Bi motatako sariak banatuko dira (ikusi Sariak atala):

  • Gipuzkoa saria (Booktuber gipuzkoarrentzat soilik): GoPro kamera eta liburu eta diskotan gastatzeko 100€ko bonoa. Aurkezten diren booktuber gipuzkoarren guztien artean onena hautatuko du bi adituk osatutako epaimahaiak.

Diskurtso narratiboa (%30), kalitate teknikoa (%25), originaltasuna (%35) eta ikuslea erakartzeko gaitasuna (%10) hartuko dira kontuan.

  • Publikoaren saria: bi lagunentzako abentura txangoa. Lehiaketara aurkeztutako bideoen artean, ekainaren 12tik ekainaren 19ko 12:00ak arte Booktuberboom booktube kanalean “gustatzen zait” gehien jasotzen dituen booktubearentzat.

Ez galdu aukera, sari potoloak daude jokoan eta oraindik garaiz zaudete!

Hemen duzue Antton Telleriaren booktubea adibide gisa:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s