Badugu Publikoaren sariaren irabazlea!

Eguerdiko 12:00ak iritsi dira eta amaitu da jada Publikoaren saria bozkatzeko aukera. Bi parte hartzaile izan dira oraingo honetan lehian:

Janitz Ancisarrek “Magali ez dago bakarrik” liburua hautatu du bere booktubea egiteko. Aimar Perezek berriz, “Izarrak errudun” liburua gomendatu digu.

Biek lan bikaina egin duten arren Janitz Ancisarrek eskuratu du Publikoaren saria 25 botori esker. Zorionak Janitz!

Datorren astean hartuko du epaimahaiak bere erabakia eta ofizialki emango ditugu aditzera Gipuzkoako Booktuber lehiaketako aurtengo irabazleak.

Mila esker zuen bozka eman duzuen guztiei eta baita zuen booktubeak publiko egitea erabaki duzuenoi ere!

Epaimahaiaren saria eskuratzeko zorterik onena opa dizuegu guztiei. Lan ikaragarria egin duzue!!!!

Hauexek dira jokoan dauden sariak:

  • Epaimahaiaren saria: GoPro kamera eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa.
  • Publikoaren Saria: Bi lagunentzako abentura txangoa (parapentean hegaldia, urpekaritza, baleen ikuskatzea belaontzian…) eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s