Iraia Beain eta Janitz Ancisar gailendu dira Gipuzkoako booktuber lehiaketan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da Gipuzkoako BOOKTUBERBOOM booktuber lehiaketa. Egitasmo honen baitan antolatzen den Booktuber Lehiaketaren irabazlea zein den erabaki du dagoeneko epaimahaiak:

  • Epaimahaiaren sari nagusia: Iraia Beain – “Arotzaren eskuak”
  • Publikoaren saria: Janitz Ancisar“Magali ez dago bakarrik”

Publikoaren saria irabazteko lehian 2 parte-hartzaile izan ditugu. Publiko zabalak booktube gustukoena bozkatzeko aste beteko epea izan du eta Janitz Ancisar izan da irabazlea 25 bozkari esker. John Anduezaren “Magali ez dago bakarrik” liburuari buruzko booktubearekin irabazi du Janitzek.

Iraia Beain “Arotzaren eskuak” liburua gomendatzen.

Epaimahaiaren sari nagusiari dagokionez, sariduna Iraia Beain hernaniarra izan da. Iraiak modu pribatuan parte hartzea erabaki du eta beraz, epaimahaiak soilik ikusi du bere lana. Alberto Landrónek idatzitako “Arotzaren eskuak” liburuaren booktubea aurkeztu du Iraiak eta epaimahaiaren ustez “Bideo arina, azkarra, freskoa eta erraz harrapatzen zaituena. Liburu aukeraketa ona egiteaz gain, hau azaldu eta gomendatzerako orduan, liburua irakurtzeko gogoa jartzen dizuten horietakoa. Eta azken finean, horixe da booktuberraren nahia! Iraiak kamera aurrean erakusten duen gogo eta indarragatik lortzen du hori eta hain zuzen, horrek bilakatu du irabazle. Bide horretatik jarraituz gero, primerako euskal booktuberra izango da!”.

Aurtengo edizioan Intza Alkain, magisteritzan diplomatua, antzerkilaria eta Galtzagorriko irakasleentzako lantegien aholkularia izan da edizio berezi honen epaimahaia.

Edizio hau berezia izan da benetan. Izan ere, Covid-19ak eragindako egoera dela eta, ezin izan ditugu ohiko booktuber kedadak antolatu eta tamalez, eragin zuzena izan du lehiaketan. Hala ere, jasotako booktubeak kalitate handikoak direla esateaz oso harro gaude! Lan bikaina egin duzue denok, zorionak!

Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiegu edizio honetan, era batera edo bestera, egitasmoa babestu edo eta parte hartu dutenei: Olatz Salvador, Zuriñe Hidalgo, Egoitz Txurruka eta Intza Alkaini, irakasle eta liburuzainei. Eta noski, parte hartu duzuen gazte guztiei ere! Mundialak zarete!

EAEko IV. Booktuber lehiaketan indar handiagoz ekingo diogu lanari!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s