Iurretako gazteak booktuber bilakatzeko prest

Egin dugu aurtengo lehen kedada presentziala eta booktuber fenomenoa zabaltzen doa!

Pasa den ostiralean, urriaren 16an, Iurretako liburutegiaren azpian dagoen areto nagusian bildu ginen Galtzgaorriko kideak eta herriko institutuko ikasleak. Ordu betez aritu ginen booktuber fenomenoaz hizketan: booktuber ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen.

Batzuk komikizaleak zirela erakutsi zuten, beste batzuk aldiz poesia irakurtzea gustuko zutela, beraz, poesia liburu bat edo beste gomendatu genion elkarri. Nork esango luke komikia eta poesia izan zitezkeela generorik irakurrienak institutuko irakurleen artean! Animatuko al dira Iurretako gazteak poesia libururen bat gomendatuz booktube bat grabatzera? Azaroak 25a bitarte jakingo dugu hori!

Bestalde, laster izango duzue kedada birtualen berri! Adi ibili eta sakatu play 😉

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s