BooktuberBOOM saioa: kedada birtualak YouTuben!

YouTubeko algoritmoak eskaintzen dizkizun iradokizunekin nahikoa ez eta hementxe gatoz beste proposamen batekin!

Urtero, egitasmo honen barruan, booktuber kedada presentzialak egin izan ditugu herriko liburutegi eta gaztelekuetan. Hauetan, gazteekin liburuen inguruan aritzeaz gain, booktuber bilakatzeko pausuak deskubritzen ibili izan gara. Aurten, covid 19a eta segurtasun neurriak direla eta, kedada presentzialak antolatzea oso zaila egin zaigu. Baina, ez gara geldirik geratu! Guk ere kamarak martxan jarri eta booktuber bilakatu gara etxe eta ikastetxeetako pantailetara iristeko. Izan ere, kedada birtualak antolatu ditugu YouTubeko saio baten formatuan eta horrela estrenatu dugu Booktuberboom Saioa!

Bertan, 10-15 minutu inguruko 5 kedada birtual ikusteko (nahi duenak podcast gisa entzuteko) aukera izango duzue. Sutan Bang Kolektiboa eta Galtzagorriko kideok, kedada hauetan literatura eta liburuez aritzeaz gain, sare sozialen inguruan ere arituko gara booktuber onen gisara: zer den booktuber edo bookstagramer bat, sortzaileei elkarrizketak, gazteentzako liburu gomendioak, album ilustratuaren kontaketa, Unpoltsing, TAG, DIY eta Haul asko! Ez dakizuela zer diren?

Eman play eta sartu Booktuberboom YouTubeko kanalean!  Edo klikatu hemen Booktuberboom saiaoren erreprodukzio zerrenda ikusteko!

Ikastetxeetara ere bidali dugu informazio hau eskola material gisa hartu eta eskola orduetan ikusi daitezkeen bideo interesgarriak izan daitezkeelako. Baina, nahi duenak etxetik norbere mugikor, tablet edo ordenagailuetan play sakatu eta goxo-goxo tertuliak ikusi ditzake. Liburuez hitz egitea ere badelako irakurtzea!

You Tube

Instagram eta TikTok: @booktuberboom

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s