@booktuberboom lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

Azaroaren 25a izango da Booktuberboom EAEko booktuber lehiaketaren IV. edizioan parte hartzeko azken eguna. Oraindik baduzu denbora zure liburu kuttunena hartu, kamara aurrean jarri eta liburua gomendatzeko. Ah, ez ahaztu You Tubera igotzeaz eta geure formularioa betetzeaz! Sari potoloak daude jokoan eta zu izan zaitezke hurrengo euskal booktuber influencerra!

Gainera, aurten saren zabaldu ditugun kedada birtualei esker aitzakiarik ez duzu izango adibideak topatu eta zure booktuber kanala nolakoa egin nahi duzun pentsatzen hasteko: liburu gomendioak, idazle eta sortzaileei elkarrizketak, unpoltsingak, erronkak edota hater bilakatu eta institutu garaian gutxien gustatzen zitzaizkiun liburuak zeintzuk ziren esateko atala ere sortu dezakezu… Gure booktuber saioan guzti hori topatu dezakezu!

Guk dagoeneko jaso ditugu zuen booktuber bideo dezente. Batzuk pribatuan parte hartzea erabaki duzue eta hauek epaimahaikideei bidaliko dizkiegu. Besteek publikoan eman duzue izena, beraz, zuek aukera izango duzue epaimahaiaren balorazioaz gain, publikoaren sariketan ere sartzeko. Booktuber bideo publikoak geure YouTubeko Booktuberboom kanaleko erreprodukzio zerrendan daude ikusgai eta azaroaren amaieran aktibatuko dugu hauen bozketa fasea.

Ikusten duzuen bezala lehiaketaren azken txanpa iritsi da. Soilik zure booktube bideoa falta da guzti honi amaiera emateko. READy? Go!

Booktuberboom Saioa You Tuben (Kedada birtualak)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s