Booktuberboom lehiaketan 80 booktube-bideo baino gehiago jaso ditugu!

Iritsi da lehiaketako azken txanpa! 

Atzo, azaroaren 25ean amaitu zen lehiaketara aurkezteko epea eta argi geratu da egun gehiago utziz gero, euskal gazte booktuberrez gainezka egingo lukeela sareak. Ez da txantxa, guztira 82 booktube bideo jaso ditugu aurten! 14-18 urte bitarteko euskal influenzer eta irakurlez beteta daude pantailak. 

Haietako askok pribatuan aurkeztu dira eta beste batzuk publiko egin nahi izan dute. Azken hauek YouTubeko geure Booktuberboom kanaleko erreprodukzio zerrendan daude ikusgai eta hilaren 30tik aurrera publikoaren bozka jasotzen hasiko gara, publikoan aurkeztu dutenek publikoaren saria jasotzeko aukera ere izango baitute. 

Esan bezala, orain booktuber guztien artean booktube erakargarri, iradokitzaile, animoso eta HYPErrenaren bila jarriko gara! Kalitate handiko lanak iritsi dira eta liburu gomendio bikainak egin dituzte aurtengo ediziora aurkeztu direnek: Momo, Amaren eskuak, Gose Jokoak… eta liburu askoz gehiago, era dibertigarri eta fresko batean aurkeztuak. Hori bai, ziurtatu dezakegu inork ez duela spoilerrik egin! Epaimahaia prest dago eta erreprodukzio zerrenda zure zain. Sartu geure kanalean eta jaso gure gazteen gomendioak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s