Martxan da Booktuberboom Lehiaketaren V. edizioa: Booktuberboom_+

Martxan da Booktuberboom Lehiaketaren V. edizioa: Booktuberboom_+

Adi gazte! Aurten ere EAEko gazteen artean liburuen euskal “influencer-a” topatu nahian gabiltza! Horrexegatik zabalik dago jada booktubeak bidaltzeko epea. Lehiaketara lanak azaroaren 26ra arte aurkez daitezke eta parte hartzeko oinarriak blog honetan dituzue. Aurten, gainera, berrikuntzaz betea dator lehiaketa.

Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da booktube-a. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.

Gogoratu! Booktuberboom egitasmoak booktube lehiaketa eta booktuber kedadak hartzen ditu. Aurten ere irailetik azarora bitartean bost kedada egingo ditugu EAEko liburutegi ezberdinetan. Era berean, aurreko urtean lehen aldiz Booktuberboom Youtube saioa abiatu genuen (booktuber kedada birtualak). Youtuben ikusgai dauden bost saioetan liburuak izan genituen mintzagai, elkarrizketa, erronka, TAG eta Unpoltsing bezalako ataletan.

14-18 urte bitarteko gaztea bazara eta irakurtzea edota sare sozialetan aritzea gustuko baduzu hauxe da zure lehiaketa! Dagoeneko egitasmoa euskal booktuber komunitatearen lehen hazia landatzen ari da. Iazko edizioan 80 booktubetik gora jaso ziren eta haietako batzuk urtez urte parte hartzen duten euskal booktuberrak bilakatzen ari dira.

Aurreko urteko Booktuberboom Lehiaketan Nahia Yeste eta Jon Martinezek eskuratu zuten Epaimahaiaren saria, Estolda jolasak (Jon Arretxe) liburuari esker lehenak eta Mussche (Kirmen Uribe) liburuari buruzko booktubeari esker bigarrenak. Publikoaren saria, azkenik, Beñat Chavesek irabazi zuen Gose Jokoak liburuaren erreseinarekin eta 306 “gustoko dut” jasota.

Azkenik, aurtengo edizioko berrikuntzak aipatzea dagokigu. Izan ere, lehiaketa Booktuberboom_+ bilakatu zaigu eta sare sozial berriak txertatu ditugu egitasmoan. Honela Bookstagram eta Booktoker lehiaketa ere zabaldu dugu. Instagram eta TikToken ere geroz eta ezagunagoa bilakatzen ari da liburuak gomendatu eta partekatzeko ohitura. Beraz, Booktuberboom lehiaketan Youtubera bideo bat igo duen parte hartzaile orok aukera izango du Intagram edo TikToken ere liburu horrekin publikazio bat igo eta lehiaketan parte hartzen jarraitzeko. Hau egiteko pausuak eta sariak blogean daude ikusgai.

Sari potoloak daude jokoan: kamera, GoProa, grabaziorako materiala, liburuak…

Izan zaitez liburuen hurrengo euskal influencer-a!

Raquel Bookish booktuber eta bookstagramerraren aholkuak jarraitu ditzakezu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s