Nor gara

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da BOOKTUBERBOOM_+. EAEko 14-18 urteko bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa da eta EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarri zen martxan 2017an.

EAEko gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatzen duen egitasmoa da. Horrez gain, azken edizioan BOOKSTAGRAM eta BOOKTOK fenomenoak gehitu dira. Helburua EAEko BOOKTUBER, BOOKSTAGRAM eta BOOKTOKER PLATAFORMA sortzea da, sare sozialetan EUSKAL LIBURUEN INFLUENCER  KOMUNITATEAren lehen hazia landatuz.