Galtzagorri Elkartea

Galtzlogoa_galtzagorriagorri Elkartea Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Elkartea da. Irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1990ean sortu zen eta harrezkero haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko eta Euskarazko Haur eta Gazte Literatura ezagutarazteko hainbat egitasmo lantzen ditu.

EAEko Liburutegi Zerbitzuarekin elkarlanean, haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzendutako Bularretik Mintzora egitasmoa sortu zuen 2007an, eta, 10 urte geroago, 2017an gazteen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko Booktuberboom egitasmoa jarri du martxan erakunde beraren laguntzarekin eta EAEko Liburutegi Sareko liburutegiekin elkarlanean.

Galtzagorri Elkartea OEPLIko (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) kide da sorreratik, ClijCat (Consell Català del Llibre per a Infants), Galix (Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil) eta Consejo General del Libro elkarteak bezala. OEPLIk guztien ordezkari lana egiten du IBBY erakundean (International Board on Books for Young People).

Advertisements

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: