Azken txanpa! Bihar Markina-Xemeinen izango gara!

Azken txanpan sartzera goaz lagunak! Atzo Salburuako gazteekin izan ginen liburutegian giro ederrean booktubeak zer diren eta nola egiten diren azaltzen. Irakurzale ugari topatu genituen han, ea orain kamera aurrean jarri eta haien liburu gustukoenak gomendatzera animatzen zaizkigun. Bihar berriz Markina-Xemeingo gazteak bisitatzera goaz eta ordubete inguru iraungo duen saioan zehar adibideak erakutsi, booktubeak egiteko... Continue Reading →

Hasi gara booktubeak jasotzen!

Lau aste besterik ez dira gelditzen Booktuberboom lehiaketan  booktubeak aurkeztu ahal izateko eta dagoeneko badira martxan jarri diren gazteak eta jaso ditugu haien booktubeak!!! Horietako batzuk publikoki parte hartzeko erabakia hartu dute eta gure youtubeko kanalean izango dira ikusgai, besteek ordea haien booktubea epaimahaiak soilik ikustea nahi dute. Beraz ez ahaztu parte hartzeko bi modu... Continue Reading →

Olatz Salvadorren gomendioa: Kattalin Miner idazlearen MOIO liburua

Olatz Salvador abeslariak Kattalin Miner idazlearen Moio liburuari buruz egindako gomendioa bidali digu. Booktuberboom egitasmoam parte hartzera animatu da abeslaria eta bere gustuko liburua gomendatzera animatu da! Hemen duzue bere booktubea: Hasi gara zuen herrietako liburutegietan kedadak antolatzen beraz, animatu eta parte hartu! Joan den astean Iurretan izan ginen eta asteazkenean Hondarribiko liburutegian izango gara... Continue Reading →

Bihar Iurretako libututegian izango gara!

Bihar hasiko gara hirugarren edizio honetarako antolatu ditugun kedadekin! Iurreta izango da lehena eta ondoren Gasteiz, Elorrio, Hondarribia eta Ondarroaren txanda izango da. Aurtengo ikasturtean 12 kedada antolatu ditugu EAEko liburutegi ezberdinetan. Kedada hauetan egitasmoaren nondik norakoak azaltzeaz gain booktube bat nola egin azaltzen zaie gazteei ordubete inguruko iraupena duen saio batean. Adibide errealak jartzen... Continue Reading →

Badator Gazte@ Book# Gasteiz!

Geroz eta gehiago dira euskal booktuber komunitatearekin bat egin nahi dutenak, eta Gasteizko Udalak ez du atzean gelditu nahi. Hori dela eta, Gazte@ book# Gasteiz booktuber eta bookstagramer topaketak antolatu ditu Goiuri jauregian. Urriak 5 eta 6ean, hainbat ekintza ezberdin antolatuko dira booktube fenomenoaren inguruan ete gu ere han izango gara! Topaketa honetan solasaldiak, mahai-inguruak... Continue Reading →

Mikel Pagadi eta “Ipuin guztiak”

Mikel Pagadik Roald Dahl idazlearen Ipuin guztiak liburuari buruz egindako gomendioa bidali digu. Booktuberboom egitasmoam parte hartzera animatu da aurkezle eta umorista eta bere gustuko liburua gomendatzera animatu da! Hemen duzue bere booktubea: Laster hasiko gara zuen herrietako liburutegietan kedadak antolatzen beraz, animatu eta parte hartu! Gogoratu azaroaren 29a dela parte hartzeko azken eguna. Ez... Continue Reading →

Zuriñe Hidalgo Booktuber lanetan!

Ikasturtea indartsu hasteko Zuriñe Hidalgok Gorputz madarikatuak liburuari buruz egindako gomendioa bidali digu. Booktuberboom egitasmoaren berri izan zuen eta bere gustuko liburua gomendatzera animatu da! Guri behintzat liburua irakurtzeko gogoa piztu digu. Hemen duzue bere booktubea: Gogoratu irailetik azarora bitartean hainbat kedada antolatu ditugula EAEko liburutegi ezberdinetan. Kedada hauetan lagun artean bilduko gara booktubeak zer... Continue Reading →

Spot berria labetik atera berri dugu!

Hiru Damatxoko lagunek, Maite Bastos aktorea eta Iban Garcia youtuberrarekin prestatutako spota kaleratu berri dugu! Kontatu genizuen hirugarren edizio hau berezia dela eta Spot berriaz gain udan hasi eta azarora bitartean Euskal Herriko hainbat aurpegi ezagun ikusiko dituzue haien gustuko liburuak kamera aurrean gomendatzen! Adi egon laster sare sozialetan izango dituzue eta! Hemen duzu aurten... Continue Reading →

Booktuberboom zer den ez dakizula? Iban Garciak azalduko dizu!

Oraindik Booktuberboom lehiaketa zer den ez dakizula? Iban Garcia (Despertavlog EUS ) Youtuberrak ondorengo bideoa bidali digu zalantza guzti horiek argitu ditzazuen. Aurtengo edizioan sorpresa ugari izango ditugu, izan ere, Iban ez da Booktuberboom egitasmoaren inguruan hitz egingo dizuen aurpegi ezagun bakarra! Udan zehar bideo eta booktube bereziak igoko ditugu gure youtubeko kanalera! Instagramen ere... Continue Reading →

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑