Adibideak

Mikel Pagadi eta Zuriñe Hidalgok egindako booktubeak dira hauek:

ZER DA BOOKTUBE BAT?

Booktube hitzak book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, Youtuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

LEHEN EDIZIOKO IRABAZLEAK:

  • Epaimahaiaren saria 2017:

Jon Fernandez eibartarraren Erotik liburuan oinarritutako booktubea.

  • Publikoaren saria 2017:

Erkuden Kamiruaga laukiztarraren Bost ahizpa liburuan oinarritutako booktubea.

BIGARREN EDIZIOKO IRABAZLEAK:

  • Epaimahaiaren saria 2018:

Jone Oiartzun, Asier Larrañaga eta Itsaso Otaegik Sara izeneko gizonaren inguruan egin zuten booktubea.

  • Publikoaren Saria 2018:

Jon Martínezek Tinta bihotz liburuaren inguruko booktubea egin zuen.

Advertisements

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: