Booktuber fenomenoa

Mundu mailan orain dela 10 bat urte sortu zen fenomeno berria hau eta sekulako arrakasta izan du Hego Amerikako hainbat herrialdetan, Estatu Batuetan eta Ingalaterran, batez ere.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

Booktube fenomenoak irakurle gazteen plataforma berriak sortu ditu eta Youtuben komunitate bat sortu dute, booktuber komunitatea. Bertan, sortzen dituzten bideoen bitartez, irakurtzeko zaletasuna eta liburuekiko duten pasioa partekatzen dute.

Irakurle gazteak gero eta gutxiago direnaren ustea geroz eta zabalduagoa dagoen arren, era honetako mugimendu edo proposamen berriek gazteen bestelako irudi bat ematen digute. Eredugarria askotan.

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: