Nola egin

Hasteko gustuko liburua hautatu irakurri eta gauzarik interesgarrienak apuntatu gero aipatzeko. Beste booktuber batzuen bideoak ikusi. Eredu onei erreparatu eta ikasi haiengandik. Ondoren, booktubea grabatzera animatzen bazara, aintzat hartu honakoak:

GIDOIA (eskema hau lagungarri izan daiteke):

  • Booktuber izen bat (goitizen bat) asmatu.
  • Zeure burua aurkeztu eta ikuslea agurtu.
  • Ondoren iruzkinduko duzun liburua aurkeztu, ikusleari erakutsiz.
  • Liburuaren titulua, egileak (idazlea/itzultzailea/ilustratzailea/argitaletxea), eta beste zenbait ezaugarri aipatu.
  • Ondoren liburua bere testuinguruan kokatu (lekua, garaia pertsonaia nagusiak…). Laburpentxo bat egin, baina ez kontatu dena, hurrengo irakurleak bere kabuz deskubritu nahiko ditu eta.
  • Liburuari buruzko iritzia eman eta zergatik gustatu zaizun adierazi.
  • Ikusleak irakurtzera animatu.
  • Agurra.

GRABAZIOA: Aukeratu grabatzeko leku egokia, erakargarria eta isila.

  • Grabagailua: bideo kamera, telefono mugikorra, tableta, argazki kamera. Garrantzitsuena ez da euskarria, grabazioaren kalitatea baizik. Grabagailuak ematen dizun kalitaterik handienean grabatu. 720p egokia da, pantaila osoa hartuko baitu eta erakargarriagoa da ikusteko.
  • Mikrofonoa: ahotsa grabatzeko mikroa baduzu, erabili. Bestela, grabagailuaren mikroarekin egin. Grabazio lekua ahalik eta isilena izatea komeni da.
  • Argia: argi naturala sartzen den lekua bada, aprobetxatu argi hori. Bestela, artifizialarekin egin, baina booktuberraren aurpegia argi ikus dadin saiatu.
  • Liburua
  • Prestatu materiala: kamera (tripode edo euskarri finko baten gainean), eta booktuberra gorputz erdiz hartzen duela, gerritik edo bularretik gora.
  • Esan beharrekoak buruan eta grabatzeko dena prest duzunean, SAKATU REC eta hasi grabatzen.

EDIZIOA: piztu ordenagailua, deskargatu grabazioa ordenagailuan, aukeratu edizio-programa eta hasi lanean.

  • Ediziorako programen zerrenda duzu hemen. Youtuben bertan ere editatu daiteke.
  • Behar diren mozketak eta orrazketak egin. Booktuberboom lehiaketarako gutxienez minutu 1eko eta gehienez 1,5 minutuko bideoa lortu beharko duzu.
  • Gorde: Interneten argitaratzeko lanak bideo formatua izan behar du. Proiektu moduan gordetako bideorik ezin da internetera igo. Hortaz, bideo formatua eman behar zaio lanari. Youtuben editatu baduzu, zuzenean formatu horretan sortuko du.

ARGITARATZEA: bideoa amaitzean argitaratu egin behar da. Hau da, youtubeko kanal batera igo behar da. Youtuben editatu baduzu, zuzenean bertan argitaratuko da.

HEDATZEA: Zure booktubea zabaldu eta zeure burua booktuber moduan aurkeztu nahi baduzu, eskura dituzun sare sozialak erabili eta animatu

Advertisements

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: