Creative Commons

logoa

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

Creative Commonsen lizentzien helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, zeinak edukien banaketa eta erabilera errazten dion.

Lizentzia ezberdin ugari daude, eta bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.

Atributuak

Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira:

  • Aitortu (Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
  • EzKomertziala (NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (ShareAlike): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.

Booktuberboom Lehiaketan honako erabiliko dugu: cc-by-nc-sa-icon-88x31

Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu Berdin
cc by-nc-sa

Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza xedeetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako lana  baimen honen berdin-berdina den beste batekin soilik banatu ahal izango da.

  • Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. (Laburdura: by)
  • EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du. (Laburdura: nc)
  • PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du. (Laburdura: sa)
Advertisements

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: