Egitasmoa

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da BOOKTUBERBOOM. EAEko 14-18 urteko bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuz sortu da eta EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarri da martxan.

EAEko gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatzeko egitasmoa da BOOKTUBERBOOM. Honen helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea.

Euskarazko booktuber komunitate bat sortzeko akuilu gisa EAEko III. BOOKTUBER LEHIAKETA egingo da 2019an, EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

Hortaz, liburutegiak eta bertako bibliotekariak izango dira parte hartu nahi duten gazte horientzat erreferentzia nagusi.

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: