Booktuberboom_+ spot berria!

2021eko Booktuber, bookstagram eta booktok lehiaketak aurkezteko, spot berria zintzilikatu dugu sarean. Adi! Zu izan zaitezke eta liburuen euskal influencer berria!

Iurretako gazteak booktuber bilakatzeko prest

Egin dugu aurtengo lehen kedada presentziala eta booktuber fenomenoa zabaltzen doa! Pasa den ostiralean, urriaren 16an, Iurretako liburutegiaren azpian dagoen areto nagusian bildu ginen Galtzgaorriko kideak eta herriko institutuko ikasleak. Ordu betez aritu ginen booktuber fenomenoaz hizketan: booktuber ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen….

Irailean eta urrian, kedada gehiago

Joan den ostiralean, maiatzaren 26an, Bilbon izan ginen. Deustuko Udal Liburutegian egin genuen uda aurretik antolatutako azken kedada ofiziala. Bilbotarrek ‘handi’ fama dute, baina, aizue, juntaizora gerturatutako gazteak ez ziren kameraren aurrean jartzera ausartu! 😛 Nolanahi ere, Booktuberboom Lehiaketarekiko interesa erakutsi zuten, eta adi-adi jarraitu zituzten Mattin Zeberio youtuber gazteak emandako azalpenak. Gero eta gehiago…

Tolosako kedadan hartutako irudiak… eta Bilbokoaz bi hitz

Hona hemen maiatzaren 12an, Tolosako booktuber kedadan, ateratako argazkien aukeraketa bat, eta baita 28 Kanala Tolosaldeako euskarazko komunikabidean eman zuten erreportajetxoa ere, Booktuberboom egitasmoa eta Lehiaketa sustatzeko helburuarekin antolatu ditugun kedada hauetan arnasten den giroa nolakoa den ikus dezazuen. Gogoan izan, ostiral honetan, maiatzaren 26an, Deustuko Udal Liburutegian (18:30-20:30) izango garela. Mattin Zeberio youtuber gazteak…

Arrasateko kedadan hartutako irudiak

Joan den ostiralean (maiatzaren 5ean) egin genuen Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak antolatutako BOOKTUBERBOOM Lehiaketa sustatzeko lehen booktuber kedada. 15 bat gazte inguratu ziren Arrasateko Udal Liburutegira, eta adi-adi jarraitu zituzten Mattin Zeberio youtuber gazteak emandako gomendioak: booktube-a nola grabatu, nola editatu, nola igo YouTubera, sare sozialei buruzko argibide batzuk… Helburu hori dute,…

Abian da EAEko I. booktuber lehiaketa

Lehiaketaren spot-a Mattin Zeberio Larraza gazteak egin du, besteak beste, 2015ean On Zientzia lehiaketan “Oroimena” bideoarekin Gazte Saria eskuratu zuen tolosarrak.

Booktuberboom

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da BOOKTUBERBOOM. EAEko 14-18 urteko bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuz sortu da eta EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarri da martxan. EAEko gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatzeko egitasmoa da BOOKTUBERBOOM. Honen helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea…