Booktube

ZER DA BOOKTUBE BAT?

Booktube hitzak book (liburua) eta tube (YouTube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat YouTube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, YouTuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.

Gazte irakurzaleen belaunaldi berri batek YouTube plataforma hartu du bere gustu literarioez hitz egiteko eta gustuko dituen liburuen inguruko iruzkin sortzaile eta dibertigarriak egiteko. Iruzkin horiei BOOKTUBE izena eman diote eta horien egileei BOOKTUBER deitzen zaie.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.