Booktuberboom_+ lehiaketako VII. edizioko irabazleak Maialen Esnal, Nerea Valluerca, Jakes Bermúdez eta Ana Izagirre dira!

Dagoeneko iritsi da Booktuberboom lehiaketaren VII. edizioa amaierara. Aurten sorpresa ugari izan ditugu: Booktuberboom_+ saio berriak YouTuben, Instagram eta TikTokeko erronkak… Baina Booktuberboom_+ lehiaketa bat denez, ezinbestean lehiaketa irabazi eta saria jaso duten artistak aipatzea dagokigu orain, haiek bihurtu baitira 2023ko liburuen influenzerrak! Lehenik eta behin, Maialen Esnal larrauldarra izan da epaimahaiaren lehen sarirako hautatua…

Booktuberboom_+ saioko lehenengo bi atalak Youtuben!

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta horrekin batera, egitasmoak Booktuberboom_+ YouTube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira laugarren urtez jarraian. YouTuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai, ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran. Polaina Podkasta euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboarekin batera antolatu du Galtzagorri elkarteak hiru astez jarraian Youtubera igoko den programa. Ondoren, material hau…

Lehen booktube bideoak jasotzen hasi gara!

Dagoeneko hasi gara 2022eko Booktuberboom_+ lehiaketaren VI. edizioko lehen booktube bideoak jasotzen. Gasteiz ingurutik iritsi zaizkigu eta oso liburu gomendio interesgarriak izaten ari dira. Batzuk publiko egingo dituzte eta besteak epaimahaiaren esku utziko dute balorazioa. Ea ba lehen bideo hauen artean topatzen ditugun liburuen euskal influencer berriak! AZAROAREN 24a izango da booktubeak aurkezteko azken eguna. Gainera, gogoratu aurten booktube, bookstagram zeint booktok…

Booktuberboom_+ saioko lehenengo atala YouTuben!

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta, horrekin batera,  Booktuberboom_+ YouTube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu ditugu laugarren urtez. YouTuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai, ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran. Polaina Podkasteko kideekin batera antolatu du Galtzagorri elkarteak astero YouTubera igoko den programa. Ondoren, material hau sare sozialetan partekatzeaz gain, ikastetxeekin ere partekatuko…

Booktuberboom_+ lehiaketako VI. edizioko irabazleak Urko Urrutikoetxea eta Eukene Ciriza dira!

VI. EDIZIOKO IRABAZLEAK URKO URRUTIKOETXEA ETA EUKENE CIRIZA DIRA! Dagoeneko iritsi da Booktuberboom lehiaketaren VI. edizioa bere amaierara. Aurten sorpresa ugari izan ditugu: Booktuberboom_+ saioa YouTuben, Instagram eta TikTokeko erronkak… Baina Booktuberboom_+ lehiaketa bat denez, ezinbestean lehiaketa irabazi eta saria jaso duten artistak aipatzea dagokigu orain, haiek bihurtu baitira 2022ko liburuen influenzerrak! Batetik, sariketa bikoitza…

Booktuberboom_+ lehiaketaren VI. edizioko publikoaren saria Urko Urrutikoetxeak irabazi du!

Booktuberboom_+ lehiaketaren VI. edizioko publikoaren saria Urko Urrutikoetxeak irabazi du! Abenduaren 9an, eguerdiko 12:00etan itxi zen Booktuberboom_+ lehiaketara publikoki aurkeztu diren booktubeak bozkatzeko fasea. Aurten, guztira, hogeita bat booktube jaso ditugu eta horietako zazpik haiena publiko egitea erabaki dute. Horien artean bozka edo “atsegin dut” gehien jaso dituen booktubea Urko Urrutikoetxearena izan da, 264 bozkarekin….

Publikoaren bozka fasea martxan da!

Booktuberboom_+ EAEko booktube, bookstagram eta booktok lehiaketa amaitzear da. Dagoeneko jaso ditugu aurtengo lanak eta, orokorrean, bikainak dira: liburu gomendio aproposak, erakargarriak eta horietako batzuk youtuber profesionalen moduko edizioekin eginak. Orain, epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren VI. edizioko liburuen influencer onenak, haiek erabakiko baitute lehen eta bigarren postuan geratuko diren booktuberrak zeintzuk izango diren. Gainera, 8 booktuberrek egin dute…

Booktuberboom_+ saioko lehenengo bi atalak Youtuben!

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta honekin batera, egitasmoak Booktuberboom_+ youtube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira hirugarren urtez jarraian. Youtuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai, ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran. Sutan Bang euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboa eta haien Eskuartean (literatur atala) saioko kolaboratzaileekin batera antolatu du Galtzagorri Elkarteak astero Youtubera igoko den programa….

Laster ekingo diogu Booktuberboom_+ lehiaketaren VI. edizioko kedaden tourrari!

Laster ekingo diogu Booktuberboom_+ lehiaketaren VI. Edizioko kedaden tourrari! Urrian hasiko dira Booktuberboom_+ lehiaketaren VI. edizioko kedadak. Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak EAEko herri eta auzo ezberdinetako liburutegietan kedadak antolatu dituzte 14-18 urte bitarteko gazteentzat. Kedada horietara inguruko ikastetxeetako gazteak gerturatuko dira booktuber fenomenoa ezagutzera eta booktubeak zer…

Booktuberboom_+ lehiaketako irabazleak Andere Garabieta eta Nikole Arando dira!

V. EDIZIOKO IRABAZLEAK ANDERE GARABIETA ETA NIKOLE ARANDO DIRA! Dagoeneko iritsi da Booktuberboom lehiaketaren V. edizioa bere amaierara. Aurten sorpresa ugari izan ditugu: Booktuberboom_+ saioa youtuben, Instagrame ta TikTokeko erronkak… Baina Booktuberboom lehiaketa bat denez, ezinbestean lehiaketa irabazi eta saria jaso duten artistak aipatzea dagokigu orain, haiek bihurtu baitira 2021eko liburuen influenzerrak! Batetik, sariketa bikoitza…