Booktuberboom_+ saioko lehenengo bi atalak Youtuben!

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta horrekin batera, egitasmoak Booktuberboom_+ YouTube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira laugarren urtez jarraian. YouTuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai, ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran.

Polaina Podkasta euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboarekin batera antolatu du Galtzagorri elkarteak hiru astez jarraian Youtubera igoko den programa. Ondoren, material hau sare sozialetan partekatzeaz gain, ikastetxeekin ere partekatuko da. Honela, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskola orduetan 10 minutu inguruko iraupena duten atalak jarri ahal izango dituzte, literaturaz era informal batean aritzeko. Irakurketa liburuetan egoteaz gain, irakurleen ahotan ere gauzatzen delako.

Urriaren 25ean, lehenengo  atala argitaratu zen. Bertan, Mikel Alvarez Sarriegiren “Euskalia” liburuaren inguruan aritu ziren.

Azaroaren 1ean, bigarren atala argitaratu zen. Atal horretan “Bekatua” liburuaz eta norbere bekatuen inguruan mintzatu ziren barre artean.

Azaroaren 2an, azken atala egongo da ikusgai. Zeri buruz hitz egingo ote dute bertan?

Aurreko urteetako Booktube Youtube saioak ere Booktuberboom kanalean daude ikusgai, Challenge eta elkarrizketa interesgarri askorekin.

Utzi iruzkina