Booktuberboom_+ lehiaketaren VII. edizioko publikoaren saria Adesuwa Ehimwonzeek irabazi du!

Abenduaren 8an, eguerdiko 12:00etan itxi zen Booktuberboom_+ lehiaketara publikoki aurkeztu diren bookstagramak bozkatzeko fasea.

Aurten, guztira, hogeita bat argitalpen jaso ditugu (booktubeak, bookstagramak eta booktokak) eta horietako bostek haiena publiko egitea erabaki dute. Horien artean bozka edo “atsegin dut” gehien jaso dituen bookstagramerra Adesuwa Ehimwonzee izan da.

Adesuwak Agustín Fernández Pazek idatzi eta Koldo Izagirrek itzulitako “Aire beltza” liburuari buruzko bookstagrama aurkeztu du, bera izan da “atsegin dut” gehien jaso dituena eta, ondorioz, bi pertsonentzako abentura txangoa irabazi duena. Zorionak, Adesuwa!

Hala ere, gainontzeko lanak ez dira atzean geratu. Beraz, zorionak gainontzekoei ere!

Baina, erne, lehiaketa ez baita amaitu! Oraindik epaimahaiaren erabakia ezagutzea falta da. Datorren astean jakingo dugu zeintzuk izango diren epaimahaiaren lehenengo eta bigarren saria irabaziko duten booktubeak eta bookstagram eta booktok irabazleak, beraz, adi ibili!

Informazio gaurkotua jaso nahi baduzue, jarrai gaitzazue gure sare sozialetan!

Instagram eta TikTok@booktuberboom

Utzi iruzkina