Azken bi edizioetako irabazleak Gonagorri podcastaren zuzeneko grabaketan izan dira haien irakurle esperientziak partekatzen!

Andere Garabietak, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak, eta Urko Urrutikoetxeak, EHUko ingenieritza ikasleak, biak ala biak Booktuberboom_+ lehiaketaren azken bi edizioetako irabazleak, Gonagorri podcastaren 22. atalean parte hartu dute hizlari bezala. Haiekin batera, Mariasun Landa idazlea eta Maite Gurrutxaga ilustratzailea izan dira haien irakurle esperientziak partekatzen.

Solasaldi oparoa eskaini digute lau hizlariek, ondorengo galdera abiapuntu bezala hartuta: “zer dago lehenengo, irudia ala hitza?”.

Kontaketa Oier Guillanek egin du, maisuki egin ere; Hamaika kutixi filosofiko (1545 argitaletxea, 2022) liburu kutxak hartzen dituen kontakizunetako batzuk irakurri ditu.

Publikoan Arantzazuko Ama BHIko 4. DBHko ikasleak izan dira eta horietako bik —Irati Zamakolak eta Eric Vladuk— liburu gomendioa egin dute.

Tabakalerako Kutxa Kultur Klubean egindako grabaketak eman zuena entzungai duzue, ez galdu!

Utzi iruzkina