Sua Enparantza dantzari eta aktore euskalduna booktuber lanetan!

Aurtengo Booktuberboom_+ Youtubeko saioa itxiko duen bideoa aurkeztu genuen joan den astean eta zelako itxiera! Sua Enparantza dantzari eta aktorea booktuber lanetan jarri eta liburu gomendio paregabea egin digulako!

Bai, Sua Enparantza da aurtengo booktuber aurpegi ezaguna eta bere ohiko lanetik pixka bat aldenduta baina kamerari hitz egiteko duen trebetasuna agerian utziz, laguna duen Nahia Silleroren “Lo que hablamos del amor” (2023) liburua gomendatu digu. Ez galdu!

Suak egindako gomendioaz gain, aurten Ainhoa Etxebarriak ere partekatu zigun bere booktubea. Hori ere gure YouTubeko kanalean ikusgai duzue.

Orain zure txanda da. Ez ahaztu! Azaroaren 24an amaituko da booktube, bookstagram eta booktok lanak aurkezteko epea. Azkar ibili eta bidaliguzu zurea Booktuberboom_+ blogera.

Utzi iruzkina