Barakaldon egin dugu kedada lehiaketaren azken txanpan!

Azaroaren 24a, ostirala, izango da Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken eguna! Arin ibili!

Azken txanpa honetan, gainera, gazteekin kedadak egiten jarraitu dugu udal liburutegi ezberdinetan. Azaroaren 15ean, Gurutzetako Udal Liburutegian izan gara Gurutzeta BHIko ikasle talde batekin.

Dagoeneko Iurretan, Lasarten edota Tolosan egin dugun bezalaxe, ordu eta erdiko saioan liburuen influencerrez eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz aritu gara solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak elkarri partekatzen eta horiek praktikan jartzen. Zoragarri aritu dira saioan bertan eta sare sozialen mundua ongi ezagutzen dutela argi utzi digute. 

Animatuko al dira Barakaldoko ikasleak ere haien sareetan euskarazko libururen bat gomendatzen?

Gogoratu lehiaketari buruzko informazio guztia gure blogean topatu daitekeela.

Azkar ibili, azken egunak baitira zuen lanak bidaltzeko! Igo zuen liburu gomendioa YouTubera, TikTokera edo Instagramera! Hona hemen parte-hartze formularioa. 

Eman “like” eta harpidetu gure lehiaketan!

Utzi iruzkina