Booktuberboom_+ saioaren hirugarren atala YouTuben!

Booktuberboom_+ YouTubeko saioaren hirugarren eta azken atal honetan, komikigintzaz aritu dira Polaina Podkasteko kideak. Tupust! Kolektiboare lanez, Mangaz edota Harkaiz Cano eta Iñigo Holgadoren “Amets alokatuak” obraz aritu dira, besteak beste.

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta, honekin batera, Booktuberboom_+ YouTube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira laugarren urtez jarraian. YouTuben, hiru ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai , ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran.

Polaina Podkasteko kideekin batera antolatu du Galtzagorri elkarteak hiru astez jarraian YouTubera igo den programa. Ondoren, material hori sare sozialetan partekatzeaz gain, ikastetxeekin ere partekatu da. Hala, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskola orduetan 10 minutu inguruko iraupena duten atalak jarri ahal izango dituzte, literaturaz era informal batean hizketaldi bat abiatzeko. Irakurketa liburuetan egoteaz gain, irakurleen ahotan ere gauzatzen delako.

Zeren zain zaude zuk ere euskal literaturarekin loturiko eduki eta erronkak zure sare sozialetan partekatzeko?

Aurreko urteetako Booktuberboom_+ YouTube saioak ere ikusgai daude, Haul! Challenge eta elkarrizketa interesgarri askorekin: 2022, 2021 eta 2020.

Booktuberboom Youtube kanala, hemen!

Utzi iruzkina