Booktuberboom_+ kedada Lasarteko Udal Liburutegian!

Lasarteko Oriarte BHI ikastetxeko gazteekin izan ginen Lasarteko Udal Liburutegian Booktuberboom_+ booktuber, bookstagramer eta booktoker kedada egiten!

Azaroaren 7an, 14-15 urteko hainbat gazterekin izan ginen ordu eta erdiko saioan liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoez solasean: booktube, bookstagram eta booktok publikazioak aztertzen, liburuen influenzer bat bilakatzeko pausuak ezagutzen edota grabazio eta edizio aholku interesgarri batzuk elkarri partekatzen. Horrez gain, taldeka booktubeak eta booktokak sortzeko tartea ere izan zuten gazteek.

Animatuko al dira haiek ere YouTuben, Instagramen eta TikToken euskarazko libururen bat gomendatzen? Azaroaren 24an jakingo dugu hori, orduan amaituko baita lehiaketan parte hartzeko epea.

Jada hasi gara booktubeak jasotzen! Momentuz Gasteiz ingurutik iritsi zaizkigu.

Gogoratu, azkenik,  Booktuberboom_+ saioa ikusi dezakezuela YouTuben! Booktube, bookstagram edota booktok fenomenoei buruzko informazio guztia gure blogean topatu daiteke. Bertan topatuko dituzue, halaber, lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak.

Eman “like” eta parte hartu gure lehiaketan!

Utzi iruzkina