Booktuberboom_+ lehiaketako VII. edizioko irabazleak Maialen Esnal, Nerea Valluerca, Jakes Bermúdez eta Ana Izagirre dira!

Dagoeneko iritsi da Booktuberboom lehiaketaren VII. edizioa amaierara. Aurten sorpresa ugari izan ditugu: Booktuberboom_+ saio berriak YouTuben, Instagram eta TikTokeko erronkak… Baina Booktuberboom_+ lehiaketa bat denez, ezinbestean lehiaketa irabazi eta saria jaso duten artistak aipatzea dagokigu orain, haiek bihurtu baitira 2023ko liburuen influenzerrak! Lehenik eta behin, Maialen Esnal larrauldarra izan da epaimahaiaren lehen sarirako hautatua…

Booktuberboom_+ lehiaketaren VII. edizioko publikoaren saria Adesuwa Ehimwonzeek irabazi du!

Abenduaren 8an, eguerdiko 12:00etan itxi zen Booktuberboom_+ lehiaketara publikoki aurkeztu diren bookstagramak bozkatzeko fasea. Aurten, guztira, hogeita bat argitalpen jaso ditugu (booktubeak, bookstagramak eta booktokak) eta horietako bostek haiena publiko egitea erabaki dute. Horien artean bozka edo “atsegin dut” gehien jaso dituen bookstagramerra Adesuwa Ehimwonzee izan da. Adesuwak Agustín Fernández Pazek idatzi eta Koldo Izagirrek…

Publikoaren bozka fasea martxan da!

Booktuberboom_+ EAEko booktube, bookstagram eta booktok lehiaketa amaitzear da. Dagoeneko jaso ditugu aurtengo lanak eta, orokorrean, bikainak dira: liburu gomendio aproposak, erakargarriak eta horietako batzuk booktuber, booktoker eta bookstagrammer profesionalen moduko edizioekin eginak. Orain, epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren VII. edizioko liburuen influencer onenak, haiek erabakiko baitute lehen eta bigarren postuan geratuko diren booktuberrak, eta bookstagram eta booktok…

Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken orduak!

Iritsi dira Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken bi egunak. Bihar, azaroak 24, eguerdiko 12:00etan itxiko da bideoak bidaltzeko epea. Jada jaso ditugu zenbait booktube, EAEko txoko ezberdinetatik. Momentuz, Gasteizetik, Barakaldotik, Andoaindik eta Ordizia ingurutik iritsi zaizkigu. Post horietako zenbait, gainera, astelehenetik aurrera ikusgai egongo dira egileek hala hautatu dutelako. Publiko zabalak horiek ikusi eta bozkatzeko aukera izanen du, “like” emanez. Gainontzean,…

Sua Enparantza dantzari eta aktore euskalduna booktuber lanetan!

Aurtengo Booktuberboom_+ Youtubeko saioa itxiko duen bideoa aurkeztu genuen joan den astean eta zelako itxiera! Sua Enparantza dantzari eta aktorea booktuber lanetan jarri eta liburu gomendio paregabea egin digulako! Bai, Sua Enparantza da aurtengo booktuber aurpegi ezaguna eta bere ohiko lanetik pixka bat aldenduta baina kamerari hitz egiteko duen trebetasuna agerian utziz, laguna duen Nahia Silleroren “Lo que hablamos…

Barakaldon egin dugu kedada lehiaketaren azken txanpan!

Azaroaren 24a, ostirala, izango da Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken eguna! Arin ibili! Azken txanpa honetan, gainera, gazteekin kedadak egiten jarraitu dugu udal liburutegi ezberdinetan. Azaroaren 15ean, Gurutzetako Udal Liburutegian izan gara Gurutzeta BHIko ikasle talde batekin. Dagoeneko Iurretan, Lasarten edota Tolosan egin dugun bezalaxe, ordu eta erdiko saioan liburuen influencerrez eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz…

Booktuberboom_+ kedada Lasarteko Udal Liburutegian!

Lasarteko Oriarte BHI ikastetxeko gazteekin izan ginen Lasarteko Udal Liburutegian Booktuberboom_+ booktuber, bookstagramer eta booktoker kedada egiten! Azaroaren 7an, 14-15 urteko hainbat gazterekin izan ginen ordu eta erdiko saioan liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoez solasean: booktube, bookstagram eta booktok publikazioak aztertzen, liburuen influenzer bat bilakatzeko pausuak ezagutzen edota grabazio eta edizio aholku interesgarri…

Booktuberboom_+ saioaren hirugarren atala YouTuben!

Booktuberboom_+ YouTubeko saioaren hirugarren eta azken atal honetan, komikigintzaz aritu dira Polaina Podkasteko kideak. Tupust! Kolektiboare lanez, Mangaz edota Harkaiz Cano eta Iñigo Holgadoren “Amets alokatuak” obraz aritu dira, besteak beste. Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta, honekin batera, Booktuberboom_+ YouTube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira laugarren urtez jarraian. YouTuben, hiru ataletan, liburuei buruz…

Booktuberboom_+ saioko lehenengo bi atalak Youtuben!

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta horrekin batera, egitasmoak Booktuberboom_+ YouTube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira laugarren urtez jarraian. YouTuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai, ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran. Polaina Podkasta euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboarekin batera antolatu du Galtzagorri elkarteak hiru astez jarraian Youtubera igoko den programa. Ondoren, material hau…

Azken bi edizioetako irabazleak Gonagorri podcastaren zuzeneko grabaketan izan dira haien irakurle esperientziak partekatzen!

Andere Garabietak, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak, eta Urko Urrutikoetxeak, EHUko ingenieritza ikasleak, biak ala biak Booktuberboom_+ lehiaketaren azken bi edizioetako irabazleak, Gonagorri podcastaren 22. atalean parte hartu dute hizlari bezala. Haiekin batera, Mariasun Landa idazlea eta Maite Gurrutxaga ilustratzailea izan dira haien irakurle esperientziak partekatzen. Solasaldi oparoa eskaini digute lau hizlariek, ondorengo galdera abiapuntu bezala…